XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Baina, hori dela-ta, guri zer? - Ez al diok igarri, gizona? Egunkari hau igazkoa duk eta gaur Uztailak hogeitalau dizkik.
- Areago: Betunlandia Tanganikan zegok. Oraindik ez?.
- Ez zekiat zer demontre esaten ari haizen.
- Horra garbi esan. Gliko-kola eta bere azti guztiak deitaraziko dizkiagu eta ortze
- Izarrak gure esanetara ditugula eta hiltzen bagaituzte, eguzkia Betunlandian erortzeko agindua emanen dugula, bertako jende eta bazter guztiak kiskalduak geldi daitezen.
- Gure mehatxuaren
- Nagusi gaituk!
- Jo ezak bosteko hori, merezi duk-eta.
Berehalaxe deitu zituzten errege ta aztiak, eta ahots lodi ta aginkorraz honelaxe mintzatu zitzaien: - Zuek, kaikutzat jo gaituzue, baina jakin ezazue zeru-lurren jaungoiko garela eta gutako bati zedozer eginez gero, ortzean ikusten duzuen eguzki hori Betunlandia gainera eroriko da gure aginduz eta zuetakorik inor ez da geldituko haren garrak kiskaldu gabe.
- Gure ahalmenaren agiria hauxe izanen da: bihar, gure aginduz, eguna gau bihurtuko da eguerdiko hamabitan eta berhalaxe libro uzten ez bagaituzue, badakizue zuen etorkizuna.